2018 KARATEKO MUNDUKO TXAPELKETA

GÉNESIS
5 septiembre, 2018

2018 KARATEKO MUNDUKO TXAPELKETA

Aste honetan, kiroletako ekitaldi garrantzitsu bat ospatzen dugu gure herrian. Karateko Munduko Txapelketa antolatzen dugu, Madrileko Winzink Center-ean.

Gaur egunean, karateko munduko lehena espainiar bat da modalitate-femeninoan. Sandra Sanchez izena da eta modalitate-maskulinoan beste espainiar bat ere bada; Damian Quintero. Biak finalistak dira bere modalitatean eta lehen postutik lehiatuko dira datorren larunbatean.

Karatea edo karate-do jatorri japoniarra duen borroka-artea da. Euskaraz, Karate-do hitzak esku hutsaren bidea esan nahi du. Ofizialki, 1933an sortu zen, Okinawan zeuden borroka-sistemetan oinarrituta. Japonian egin zen ezagun Gichin Funakoshi, Chojun Miyagi eta Kenwa Manubi-ri esker, besteak beste. Orokorrean, kirol hau egiten duen pertsonari karateka esaten zaio. Hau da nire kasua; ni karateka naiz eta karategi-a janzten dut entrenamenduetan. Karateak, txinatar arte-martzialak ez bezala, eraso zuzenak eta kolpe sendoak erabiltzen ditu. Horrekin gorputzaren mugimendu harmonikoa lortzen du, ki eta egoera emozionalak bideratuz. Ki esan nahi du, barruan dugun energia edo guren barruan dagoen energia.

Munduan, karate-estilo asko daude, adibidez, Goju-Ryu-a, Shito-Ryu-a, Shotokan-a eta abar. Baina, oro har, Espainian, shotokan-estiloa praktikatuena da. Eta Europan berdina dela uste dut.

Shotokan-estiloaren sortzailea Gichin Funakoshi izan zen eta bere lege nagusia zen, karate ni sente nashi, hau da, karatean ez dago lehenengo erasoa. Izan ere, kata-modalitatean defentsa batekin beti hasten da. Horrek esan nahi du karateka batek inoiz ez duela jarrera agresiboa eduki behar. Aitzitik, Karateak gorputz tekniken bidez garapen pertsonal bat lortzeko balio du. Hots, oreka lortzeko balio du. Horrez gain, Karatea errespetu prozeduretan eta etika arauetan oinarritzen da, Japoniako Bushido-espiritua jasoz. Benetan, asko gustatzen zaidan lema japoniar bat da: Nana korobi ya oki. Alegia, zazpi aldiz erortzen zara, altxa zaitez zortzi.

Horrexegatik, txikitan, nire anaiarekin karatea praktikatzen hasi nintzen ikastetxean, gerriko urdina lortu arte. Momentu berean, nire anaiak Euskadiko txapelduna izatea lortu zuen kumite-modalitatean. Urte askoren ondoren, karatea praktikatu gabe, berriro ere praktikatzen hasi nintzen eta orain nire helburuak dira; gerriko beltza lortzea eta kirola egitea.

Amaitzeko esan nahi dut, uste dudala Sandra Sanchez Karateko Munduko Txapelketako irabazlea izango dela modalitate-femeninoan. Horregatik, gure selekzioak zorte ona edukitzea espero dut, aste honetan.

Eta zuek? Arte martzialaren bat inoiz praktikatu duzue?

Dex
Dex

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *